2007/04/30

Idazten ikasteko faseak

Umeak 3-5 urte bitartean hasten dira idazten. Hala ere, esan beharrean nago adin finkorik ez dagoela idazten ikasteko baina bai ume guztiek fase berdinetatik pasatzen direla.
espazioa
1.maila: idazte ekintza imitatu
Idazte ekintzaren keinuak imitatzen dituzte maila honetan, baita helduek duten grafiaren zenbait ezaugarri formalak ere:
  • Irudirik ez, ikurrak dira.
  • Linealitatea. Lerroak horizontalean egiten dituzte eta ondo mantentzen dituzte.
  • Elementu grafikoen banaketa. Grafiak bareiziak agertzen dira eta bata bestearen ondoan (horrela ikusi dutelako egunkarietan, aldizkarietan,...)

Irudikapen grafikoen elementuen propietatei dagokionez:

  • Borobil, makilatxo, gako eta abarrenkonbinaketak letratzat joko dituzte.

Fase honen hasieran, umeak ez ditu letrak zenbakiak eta irudiak bereizten. Amaieran, ordea, bai.
Ibilbidearen urratsak:

  • "idazkera" bereizgabea: hasiera batean ez ditu marrakia eta idatzia bereizten:
  1. Hasiera batean letra eta zenbakiak nahasten ditu.

  2. Grafia guztiak antzera egiten ditu baina era ezberdinez interpretatzen ditu

  3. Idatzitakoak eta irudikatu nahi duenak harremana dute. TXIMELETA eta lehoia (umeek tximeleta jartzen duen lekuan lehoia irakurriko dute)

  4. Izen eta objetuaren harreman hori modu globalean ulertuko dute. Hitza logograma balitz bezala ikusiko dute. Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereiztu ezta zatitu ere.

  5. Umeentzat idaztea zerrendak idaztea da. Idaztea izenak idaztera mugatuta egongo da.


2.maila: idazkera bereiztuak sortzeko produkzio formalki arautua
espazioa Idatzien ezaugarri formalez interesatuak, letrak bakarrik idatziko dituzte, ez ikurrik ezta zenbakirik ere. Forma grafikoak letra konbentzionaletara hurbiduz doaz pseudoletrak agertuz. Zenbait kasutan letrak alderantziz adierazten dituzte, norabidea ez baitute ondo kontrolatzen oraindik. Lateralitatearekin arazoak izaten dituzte.


Idazkeraren ezaugarriak: kodearen funtzionamenduan 3 hipotesi sortarazten die:
espazioa 1- Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua, zerbait adierazteko gutxienez letra bi behar direla konturatzen dira.
espazioa 2- Barneko aldaeraren hipotesia: ikur kopuru ezberdin asko izan behar dute letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio. Hasiera batean errepertorio txikia dute, euren izenaren letrak baino ez.
espazioa 3- Kanpoko aldaeraren hipotesia: idazki desberdinek gauza ezberdinak adierazteko alde objetiboak eduki behar dituzte (ikur grafikoen ordena aldatu eta ikur grafiko desberdinak erabili, ikur berdinek esanahi berbera adierazten baitute).

espazioa Hainbat letra irudikatzeko gai da eta letren zenbait izen ere ezagutuko ditu, baina balio fonetikorik eman gabe. Maila honetan hitzak logograma bezala ikusten ditu nahiz eta globaltasun horren barruan letrak daudela ohartu.
Ezistitzen ez dena ezin dela idatzi uste dute.

3.maila: hitzaren zatitze silabikoaz sortutako produkzioa
espazioa Fase honetan idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremana duela konturatzen da: idazkia = objetua irudikatzen duten hitzen osagaien bilduma. Umearentzat idazkia ez da hitz globala izango (logograma), hitzen elementuak, letrak identifikatuko dituzte bertan.

espazioa Idatziaren barne egitura ulertzeko hitzaren soinuen analisia (silaba) egin behar du, hitzen eta soinuaren arteko lotura aurkituz: silaba bat = soinu bat = letra bat.
espazioa Honegatik egingo dituen hipotesiak honakoak izango dira:
espazioa - Kantitatezko korrespondentziaren hipotesia: zenbat silaba hainbat letra, baina silaba edozein letraz irudikatuz.
espzaioa - kalitatezko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitza duen soinuren baten grafemarekin idatzi. Erlazioa topatzen saiatzen dira soinuaren arabera (balio fonikoa zein den identifikatu).

Baina honek gatazka kognitiboak eragiten dizkio haurrari:
espazioa - Gutxieneko kantitatea (monosilaboen arazoa): mahaia (ma), zu (u)
espazioa - Letrak errepikatu: patata (aaa).
espazioa -Berdin idazten diren hitz ezberdinak. Kasu hauetan letra bat gehitzen du hitzak desberdintzeko: balea, kalea (aea, aeal).
espazioa - Nahiz eta gauza bat idazten jakin ez, askotan saiatu egingo dira.
espaz
Sarritan ez dugu umeak idatzitakoa ulertuko, horregatik komenigarria da zer jarri duen galdetzea eta guk ondoan idaztea.
espazio
4.maila: hitzaren zatitze silabiko alfabetikoaz sortutako hitzaren produkzioa espazioa Hizkuntz idatzia eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu korrespondentzia aurkituko du fase honetara iristean. Hasiera batean letra bakarra identifikatuko du, baina, maila honetan, grafema bat baino gehiago idazten dute silaba bakoitzeko (kontzientzia fonologikoa harut dutelako).
espazioa
Lehenengo bokal tonikoak irudikatuko ditu (azentodunak) eta hasierako kontsonanteak (Lorea = Lrea). Baina honek problema bikoitza suposatzen du:
espazioa - Fonema guztiak identifikatzea.
espazioa - Fonemak nola idazten diren jakitea.


esSekuentzia guztia ezagutzen ez dutelako edo identifikatzen ez dutelako ez dituzte hitz batzuk osorik idatziko, ez dakizkitenak ez dituzte jarriko. Belarriek jasotzen duten eran idazten dute. Idazkera naturalaren maila.
es
espazioa Normalean hitzen arteko tartea markatuko dute baina ez beti. Hala ere, gutxienez sujetua eta predikatuaren arteko tartea desberdinduko dute. Esan beharra dut ere, entzun ez dutena ere idazteko gai dira baina ikasi dutelako.

espazioa

5.maila: hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzio
espazioa Fase honetan letra eta soinuen arteko korrespondentzia fonetikoaz konturatuko dira, soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarrituta. Badakite soinua eta grafiaren arteko erlazioa zein den.
es
espazioa
Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezakete.
es
espazioa Idazteko estrategia berriak erabiliko ditu, sekuentzia fonetikoak aztertuko dituzte eta sekuentzia horretako unitate fonetiko txikienak ere irudikatuko dituzte (h barne). Honetarako ikur konbentzionalak erabiliko dituzte.
es
Baina aurreko faseetan moduan, honetan ere, arazoak sortzen zaizkie:
espazioa - Silabaren oinarrizko eskemari (kontsonante + bokala) erantzuten ez dioten silabak agertzen direnean.
espazioa - Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik.
espazioa - Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie.

Nahiz eta Lehen hezkuntzako zikloetarako izan, hemen aurkezten dizuet web-orri interesgarri bat. Klikatu

Irakurtzen ikasteko faseak

Umeari irakurtzen erakutzi behar zaio; ikaskuntza prozesu horretan hiru fase daude. Faseak erlazionatuta egon arren guk jakin behar dugu zein den umearen garapen erreala. Fase hauek umearen diagnosia egiten lagunduko digute. Ikusi behar dugu zein fasean dagoen edo zein fase artean eta ondoren horren arabera aktibitateak planifikatu.



Idazle guztiak ez datoz bat fase hauekin baina denak uste dute hiru aldi daudela irakurtzen eta idazten ikasteko.

FRITH (1938) : irakurtzen ikasteko aldiak 3 (gehien zabaldu dena hau da)
FERREIRO eta TEBEROSKY (1979 1999) : 5 fase bereizten dituzte. Hauen sailkapena 4-7 urte bitarteko haurren idazketa interpretatzeko, ulertzeko, sailkatzeko balio zaigu. Berauek idatziriko lanak “Los sistemas de escritura en el desarrollo del niño” eta “Psicopedagogia de la lectura y la escritura”.

Irakurtzen ikasteko faseak (planteamendu hauetan ez da adinik markatzen, umearen araberakoa da)

espazioa Fase logografikoa (hitzak identifikatu): haurrak mundu idatziaz interesa ikusten duenean hasten da fase hau (imitazioak egiten hasten dira). Fase honek bi ezaugarri ditu:


  • Badakite hitzek esanahia dutela eta idatzitakoa ahoz esan ahal dela eta alderantziz.

  • Hitzak modu globalean irakurtzen dituzte (irudiak/ikurrak logograma bezala identifikatzen ditu)

espzaioa Honek bere irakurmena mugatzen du dakienera soilik, umeak ez dakielako dekodifikatzen. Ipuin, marrazki bizidun, lagun, janari poteen... izenak identifikatuko ditu baina bakarrik hitz horiek aurretik azaldu badizkiogu (irudiak osotasunean baldin eta adez aurretik hitz horien esanahia azaldu badiogu); buruz ikasitakoak badira.


espazioa Helburu bat lortzeko erabiltzen dituzten estrategiak: ez ditu hitzak deszifratzen (gai ez delako) baina hitzak aurkitu eta identifikatuko ditu baldin eta esanahia ezagutzen badu. Askotan, antzekoak direnean, hasieran nahastu egiten dituzte. Adibidez: Jasone/Josune. Testuinguruaren ezaugarriak ere kontutan izango ditu logografia horiek desberdintzeko. Honela lortzen ez badu galdetu egingo du.

espazioa Metodoa: imiotazioaren “eraginez” badakite irakurtzeko burua mugitu behar dela. Baita altuz edo ixilik egin daitekeela, beraz, eurek ere, beraien irakurketetan berdin egingo dute. Altuz irakurriko dutena, batez ere, dakiten pasarteak izango dira (zenbait ipuinen irudiak eta letrak erlazionatuta daudela konturatuko dira) eta atzamarraz markatuko dute zer dauden irakurtzen (hasieran saioak egingo ditu atzamarra eta ahotzaren arteko abiadura antzekoa izan dadin). Orrialdeak ete pasatuko ditu eta idatzita egon zitekeen antzeko zerbait irakurtzeko gai dira (behin eta berriz entzundako ipuinetan, adibidez).

espazioa Motibazioa: egiten dituzten irakurketen imitazioak oso motibagarriak ikusten dituzte. Gainera imitazioa ekintza sozial baten barneratze prozesuaren adierazgarria da.

Fase alfabetikoa (fonemak, kodea, grafia aurkitzea): fasen honetan kontzientzia fonologikoa garatzen da. Hauek ikur idatzien dekodifikazioa ahalbidetuko die. Badaki fonemak elkartu ahal direla esanahiak aurkitzeko. Hitzen soinuak (irudikatzen dituzten letrak) hitz bakoitzean hurrenkera (ordena) jakin batean agertzen direla. Hurrenkera hori aldatuz gero, hitzaren esanahia ere aldatzen da.
Adibidez: txiro – txori.

Fase honetako ezaugarriak: badaki esanahia aurkitzeko letrak dekodifikatu behar dituela (grafiaz-grafia); horretarako grafia bakoitzaren soinua identifikatu behar du eta hurrenkeraz ohartu. Honen ondorioz, testuinguruaz gain, elementu grafikoen ezaugarriak kontutan hartuko ditu. Honek autonomia gehiago ematen dio umeari, inori galdetu barik identifikatuko baititu hitzak eta esaldiak. Ezagutzen ez dituen hitzak ere esateko/irakurtzeko gai izango da grafiak bereizten baititu.

Arazoak: gehienetan arazoak ematen dira p, d, b, ts, tz, tx... hizkien artean. Horren ondorioz berdin irakurtzen ditu labur eta lapur (nahastu ditzake).

Kasu honetan galdera ez da izango “Zer da?” baizik eta “Zer esan nahi du..?”. Dena den, oraindik, testu osoa ulertzeko nagusien laguntza eta eredua beharko du. Hala ere, esanahi osoko unitateak irakurtzeko gai da (testu txikiak).


Fase Ortografikoa: Fase honetan irakurketa umeentzat testua ulertzea da, testuaren ulermen globala. Irakurtzea ez da testua dekodifikatzea bakarrik, irakurtzen dutenaren esanahia bilatuko dute. Fase honetan hitzen barruko grafietan jartzen dute beraien atentzioa.


Fase ortografikoan morfematan (esanahia duten unitaterik txikienatan) jartzen dute beraien atentzioa. Badakite hitzetan esanahiak topa ditzaketela eta hauek aldatuz gero, esanahia aldatzen dela. Beraz, beraien irakurketaren helburua esanahia aurkitzea izango da.


Fase honen ezaugarriak:

  • Testuinguru semnatikoak: badakite testuinguru desberdinetan hitz berberak esanahi desberdinak izan ditzakeela.

  • Testuinguru sintaktikoak: hitz batek funtzio sintaktiko ezberdin bete ahal dituela testuinguruaren arabera. Adibidez: "Zuri"= izena, adjektibo...

  • Hitzen ezaugarriak

  • Letren identitatea eta hurrenkera, baldin eta zentzua duten unitateetan biltzen badira.

Umeak erabiliko duen estrategia hurrengoak izango da:

  • Dekodifikazioa eta irakurketa globala: dekodifikazioa eta letren hurrenkerarekin jarraituko du esanahia topatu nahian.

ESANAHIA da fase honetako hitz gakoa. Aurreikusi daitekeen moduan, beraz, testu osoaren esanahi globala aurkitzeak motibatuko du umea.


Santillanak irakaslearentzako koadernilo batean Faseak zeintzuk diren azaltzen digu (gazteleraz).

Ikasketa eta irakurketa esanguratsua

Nork bere esanahia erantsi behar dio jakintzari bere esperientzien bidez. Ikastea ez baita jakintzak pilatzea. Bakoitzak bere ñabardura, bere irudia, bere esanahia eduki behar du kontzeptu bati buruz.

espazioa Jakintza berria zaharraren gainean txertatzen da (eraldatu, koordinatu, erlazionatu). Oinarri bat baldin badaukagu gauzak errazago ikasten ditugu (kontzeptuak), horrela ez bada gauzak nekez ikasiko ditugu eta arinago ahaztuko dira. Horregatik, umeekin ere dakitenetatik hasi behar dugu.

espzaioa Irakaslearen lana bitartekariarena da, honetaz aparte egoerak eskaini behar ditu, ikasleek beraien kabuz jakintza sarea eraiki dezaten. Honi buruzko ikuspuntua ikusteko Vigotsky erabiliko dugu.
VIGOTSKY - estrukturalismoaren oinarria - honen barruan: garapen hurbileko eremuak daude:


  • Garapen errealeko eremua (bere kabuz umeak egin ahal duena).

  • Garapen Hobereneko eremua: beste pertsona baten laguntzarekin egin ahal ditugun gauzak.

espazioa Garapen errealeko eremuaren eta garapen Hoberenaren artean garatzen den tarteari garapen hurbileko eremua esaten zaio. Adibidez: umeak lau hitz irakurtzen ditu (GE) honen GH testu osoa irakurtzea litzateke. Guk laguntzen badiogu eta osoa irakurtzen badu (GE) honen GH liburu osoa irakurtzea litzateke. Garapen hoberena ez da inoiz amaitzen beti eskatzen baita gehiago. Garapen hurbileko eremua honetan ematen den prozesua litzateke.

Hau indibidualki egin behar da bakoitzaren Garapen erreala kontutan hartuz.

Ikaslearen zeregina

Jakintzaren eraikitzaile aktiboa (jakintza ez dator kanpotik, jakintza ez da pilaketa hutsa. Jakintza zaharrak berritu, egokitu, eraldatu).

espazioa Ez dugu pentsatu behar haurrek ez dakitela ezer hizkuntza idatziaz lehen uste zen bezala. Letra inprimatua zer den badakite, baita ahoz esaten den paperean idatzi dezakegula. Guzti hau kontutan harturik irakaslearen lehenengo lana hizkuntza idatziaz zer dakiten aurkitzea da. Identifikatzea zein den garapen errealeko eremua kontutan harturik ume guztientzat ez dela berdina.

espazioa Haurrek, eskolan sartu orduko, hizkuntza idatziari buruzko ideiak eta esperientziak egiten dituzte; askotan okerrak. Kontutan hartu behar dugu dakitena ez dela zuzena osoa eta ez datorrela bat helduok dakigunarekin, baina ideiak izaten hasten dira. Hau inportantea da zeren eta bakarrik ikasiko dute hizkuntza idatzia lantzen baldin eta hau ematen den. Ez dute mozketarik ikusi behar irakurketaz dakitenaz eta eskolan irakatsitakoaren artean. Adibidez: etxean egunkaria ikusten du eta gero gelan fitxak irakurtzen ikasteko esaten diote. Garrantzitsua da beraien jakintza zaharrak erabiltzea jakintza horien gainean berriak eraikitzeko.
Guk emaitza emanez gero, haurrek ezin izango lukete hipotesirik egin eta beraz ez lukete aukerarik izango oker egin dutena ikusteko… emaitza eman baino lehen egoera. Beti gogoratu behar dugu garrantzitsuagoa dela umeek egin ahal diguten galdera guk ikasleei aldez aurretik eman nahi diegun azalpena baino.

Egoerak eskaintzea = material errealak eskaintzea (etxean ikusi dutena: egunkaria, aldizkaria…) material erreala erabiliz haurrak konturatuko dira testuen prozeduraz, ezaugarriez, izenburua jartzen den…

Ondorioa: ikasleak protagonistak izango dira

Idazten eta irakurtzen ikastea prozesu bat da, ibilbide bat, baina ez da prozesu osoa, hurbilpen bat da. Hurbilpen hau ez da bat-batekoa, astiro-astiro doa eta hizkuntza idatziaren ezaugarrietara eta erabilerarantz doa.



Irakurketa esanguratsuari buruz badago "Hik Hasi" aldizkarian Lontxo Oihartzabalek idatziriko artikulu interesgarri bat. Artikulu berean Mari Karmen Irastorzak eta Lone Errazkinek idatziriko beste artikulu interesgarria bat aurkituko duzue "Gure irakurketa eta idazketa prozesua". Benetan interesatuak bazaudete artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.

Hizkuntza idatziaren ikaskuntza Konstruktibismoaren ikuspuntutik

Orain arte (tradizionalki) elementu mekanikoei eman zaie garrantzia (irakurtzea = dekodifikatzea; eta idaztea = moduari).

espazioa Baina zer da idaztea eta irakurtzen ikastea? Ez da ariketa gutxi edo asko egin ondoren gertatzen dena, baizik eta prozesu baten emaitza. Orain arteko ustea jarduera batzuk errepikatzearen ondorioz ikasi egiten dela izan da. Baita testuingurutik kanpo egiten bazen ere. Horrelako ikasketa mota guztiek oinarrian teoria konduktibistak izan dituzte (hastapena: estimulu bati erantzun egokia ematea, erantzuna egokia eman ezean ZIGORRA, horrela hainbat saiakera erantzun egokia eman arte).

espazioa Gaur egungo teoriak beste bide batetik doaz; kontruktibismoatik hain zuzen ere. Konstruktibismoa ekarpen handienetarikoa da. Irakasle eta ikasleen zereginak eta rolak eraldatzea suposatzen baitu.

Zer da irakaslea metodo konstruktibistan?

Baliabideak eta egoerak eskaintzen dituen bitartekaria, jakintza ez baita kanpotik jasotzen den gauza bat, baizik eta ikasleek eraikitzen dutena. Horregatik ikaslearen zeregin nagusia ez da jakintzak pilatzea, jakintzak eraikitzea baizik.
Horretarako, ikasleak, jarrera aktiboa eduki beharko du.

Ikastea ez da jakintzak pilatzea baizik eta jakintza gaiaren irudikapen bat egitea, hau da, ikasgaia edo ikasi nahi denaren irudikapena; bakoitzak eraikitzen duena. Adibidez: zuhaitza: nik ezin dut zuhaitza sortu. Bakoitzak egin behar du bere irudikapena.

Nik jakintza gaien irudikapen ezberdinak egiten ditut, baina gero elementu guztiak elkartu eta jakintza sarea egiten dut. Hori izango da pertsona baten egitura kognitiboa.

Ikasle bakoitzak sare hori nork bere erara osatuko du. Ez dago modu bat eta bakarra egiteko; ondorioz, ikasle bakoitzak bere egitura kognitiboa edukiko du.

Sarea eraikitzeko prozesua: gauza bat ikasteko jakintzagai batera hurbiltzen naizenean ni hurbiltzen naiz dakidan guztiarekin eta gauza berri hori nire jakintza sarean txertatuko (sartuko) dut aurrekoarekin erlazionatuz. Txertatze horretan gauza bi gerta daitezke:
espazioa 1) Nirearekin bat etorri al da: inolako arazo gabe sortu ahal dut aurreko jakintzekin.
espazioa 2) Nirearekin ez dator bat: orduan arazo bat dago, jakintza sarea egokitu, eraldatu egin behar dut. Beti ere kontutan hartu behar da ikastea elementu berriak besteekin erlazionatzea dela. Honek esan nahi du bakoitzak bere maila duela eta jakintzenganako hurbilketa ere modu ezberdinez egin ahal dela, ez dago jakintza bat eta bakarra.


Irakaskuntza modelo ezberdinak Wikipedian azalduta dituzue. Zuzenean joateko klikatu hemen

espazioa Interesgarria izan daiteke ere Eusko Jaurlaritzak eta Habek kaleratutako boletina: Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua. Ikusteko Klikatu hemen.

Idaztearen zailtasuna: Hainbat estrategia

Idaztea lan konplexua da. Kognizio eragiketa asko egin behar ditugu testua ulerkorra izateko.


Testu bat idazteak kognizio eragiketa asko eskatzen duen lez, zailtasun batzuk dakartza:
espazioa 1) Kognizio gainkarga gauza asko kontrolatu behar baititugu.
espazioa 2) Estrategia falta
espazioa 3) Automatizazioa (letran ez pentsatu, ideian bakarrik)
espazioa 4) Koordinazioa (planifikazioa)
espazioa 5) Berrikusketa

Irakaslea ere ona izan behar da, askok emaitzari baino ez diote erreparatzen, prozesua alde batera utziz.

espazioa Adibide bat izan daiteke hurrengoa: lehen, gaia besterik ez zitzaien ematen, gaur egun, ordea, gaia eta eskema ematen zaie. Baina irakasle hauek ez dutena ikusten da pertsona bakoitzak bere eskemak jarraitu behar dituela (taldeka zein bakarka) zeren eta eskema hori hizkuntz baten gaitasun linguistikoaren arabera egingo dugu, hau baita mugatzen gaituena.

Honen aurrean (arazo hauen aurrean) estrategia batzuk ditugu:
espazioa a) Egiazko idazkera: erabilera soziala. Hau da, umea motibatu erakutsiz haien lanek zerbaitetarako balio dutela (egiazko testua egiazko testuinguru batean).
espazioa b) Konposizio prozesurako laguntza: testu idatziek ezaugarri instrumentala eta formalari eusten diote.

espazioa Testuaren funtzioa (instrumentala) ikusi nahi badugu testu bat sortu beharko genuke eta umeari esan zertarako egingo dugun, zeintzuk hitzak erabiliko ditugun... hau landu ondoren testuak gauzatzeko gai izango dira (eskema eginda izango genuke) irakasleak arbelean, taldean, bakarka...

espazioa Talde lana oso garrantzitsua da. Batez ere, talde txikiak elkarrengatik ikasteko eta bakoitzak bere ekarpenak aurkezteko aukera gehiago dituztelako. Rol ezberdinak ere banatzen dira.


espazioa Gai honekin interesgarria dirudit Martín Fontecillak idatziriko testua. "Para aprender a escribir"

Nola ematen den idazketa prozesua

Idazketa prozesua zer edo zer adierazi nahi dugunean martxan jartzen dugu. Beste artikuluetan esan dugun bezala arazo bati irteera emateko eta helburu bat lortzeko.



espazioa Hau aurrera eramateko pausu batzuk jarraitu beharra dugu adierazi nahi duguna ondo idazten eta azaltzen dugula ziurtatzeko. Pausuak hurrengo hiru hauek dira:


Planifikazioa: zer idatzi eta nola idatzi antolatu (tonua, hizkuntza...). irudikapena modu askotan egin daiteke, baina ohikoena da paper batean eskema bat egitea (ideiak, sekuentziak antolatu), hau da, zirriborroa. Beraz, hau da idazketaren unerik garrantzitsuena ideiak behar bezain ondo idazteko (koherentzia eta kohesioa mantenduz). Hori da guk irakatsi beharko dieguna.

espazioa Honetarako mekanismoak: zerrendak, mapa kontzeptualak... hauek gauzatzeko epe luzeko oroimenean dugun informazioa erabiliko dugu ideiak sortzeko. Baina baliagarri zaizkigun ideiak bakarrik erabiliko ditugu eta ondoren antolatu egingo ditugu (antzekotasunen arabera, erlazioaren arabera, ...). ahal dugu orokorrean azaldu ideia txiki (zehatz) batera heldu arte edota alderantziz (ideiaren adibide txiko batetik – orokorrera). Hau da, informazioa indukzioz edota dedukzioz azaldu dezakegu.

Zelan idatziko dudan zehazteko helburu batzuei erreparatu beharko diot. Prozedurazkoak edota edukizkoak.
Nola idatziko dut? Barregarria – objektiboa – beldurgarria... agurra jarriko dut, zein tonu erabiliko dut?... aurretik pentsatutakoa helburu batzuen arabera era batera edo bestera adierazi beharko dugu hartzailea kontutan izanda. Hau guztia HH egin behar da lehenengo egunetik.

Idaztea: testu bat ulergarri bihurtu. Era biko jakintzak erabiltzen ditugu:

  • Behe mailakoa: jakintzak (idazkerarekin lotzen direnak): hitzak osatu, testua fisikoki egituratu.

  • Goi mailakoa: osagarri lexiko-semantikoa, hitzen esanahia, koherentzia, adizkiak (hipotetikoa, indikatiboa...), kohesio elementuak (baliabide linguistikoak: zeintzuk erabili).

Berrikusketa: osorik edo zatika egin behar da ahal izanez gero. Behin eta berriz egin behar da. Hau da, amaieran soilik egitea ez da nahikoa; idazten gaudela ikusi behar dugu. Behin amaituta testua berrikusketarekin interpretatu egiten baitugu (idazle izatetik irakurle izatera pasatzen gara) horrela ziurtatuz esan nahi duguna adierazten dugun. Berrikusketarako beti aldatzen dugu zerbait (orain ez bada, hilabete batzuk barru).

espazioa Kontutan izan behar dugu idazketak planifikazioa eta berrikuzketak berarekin dakartzala. Ahozkoan hori ez da gertatzen. Ahozkoan bat-bateko zuzenketak soilik egin ditzakegu, baina guk esandako gauza bera inoiz ezin izango dugu aztertu desagertu egiten baita momentuan (grabaketarik ez badago).

Eskolan berrikusketak banaka zein taldeka egin daitezke ahoz.

Baina, zer da berrikusi behar dena? Lehenago landutako urrats guztiak aztertu (ea edukiak azaldu diren), helburua bete dugun edo ez ikusi, irakurleak ulertuko duen aztertu:...


  • Ideiak txarto azaldu ote ditugun

  • Irakurleak ez du guk espero beste jakintza

espazioa Koherentea bada testua, kohesioa duen, adierazpen linguistiko egokiak erabiltzen ditugun, estiloa egokia den, hizkuntzaren zuzentasuna eta ortografia (ergatiboak, erdarakadak, ...).


Espazioa Pausu guzti hauek arautzen monitorea dugu. Baina zer da monitorea?



Monitorea: idazten gauden bitartean martxan dago (adibidez: idatzi ahala atzera egiten dugu zerbait aldatzeko). Monitoreak aukeratzen du zenbat denbora eman ariketa batekin. (Adibidez: idazlan bat 30 minututan egin behar badut, ez ditut emango 25 minutu eskema egiten. Bestela amaitzeko denborarik ez dut izango).



"La comprensión y la composición del discurso escrito desde el paradigma histórico-cultural" Gerardo Hernández Rojas-ek idatziriko artikuluak honi buruz ematen duen informazioa interesgarria ikusten dut benetan gai honetan interesatuak zaudeten guztiontzat.

Zertarako idazten dugu?

Sortu zaigun arazo bat adierazteko idazten dugu. Arazoa izan daiteke sentimenduak adierazteko beharra.
espazioa
espzaioa Arazo erretoriko horiek (arrazoia) osatuko lukete, arazo erretorioaren lehen gaia. Irakurlea nor den kontuan izanda, zer, nola... idatziko dugun aukeratuko dugu. Baina idatzi horrek helburu bat izan behar du, arazo hori konpontzeko bete behar dena. Aurreko faktore hauek guztien arabera egingo dugu idazketa.
espazioa
espzaioa Idazten ari den testua gauzatu ondoren komunikatzeko elementu batean bihurtuko da. Testua aurreko arazo horri ematen zaion erantzuna litzateke. Osotuz doan elementu idatzi hau idatzi ahala mugatu egiten dela esan dezakegu, bai esanahiari begira eta bai formari begira. Adibidez; "etxe hori" esaten badut hainbat etxeri egin ahal dio erreferentzia, baina "etxe hori, lehen esan dizudana" esaten badut, argi dago zein etxetaz hitz egiten ari nahizen, esanahia mugatzen ari nahiz. formari dagokionez, adibiderik egokiena litzateke kreditu txarteleko paperak betetzen ditugunean agertzen zaigun formatoa. Izena:_________ Abizena:________...
espazioa
espazioa Baina gai bati hitz egiteko beharrezkoa da gai horri buruzko informazio dezente izatea. Nondik ateratzen dugu informazi0 hori ba? Beste artikulu batean esan bezala informazioa ELO-n gordetzen dugu (Epe Luzerako Oroimenean). Gure bizipeneko jakintza nagusiak bertan ditugu gordeta, baita gaiaren edukiak, letren idazkera... Umeek ELO-n oso informazio murriztua dute; haien izena osta-osta idatziko dute. Ia-ia idazkeraren elementu guztiak irakatsi behar dizkiegu, beraz, landu behar dira. Bigarren zailtasuna letrak idaztea litzateke. Baina baita:
  • Arazo motrizeak eta arazo pertzeptibo-motrizeak
  • Kognizio zailtasuna: fonema bakoitzari zein grafema dagokio. Zeinuak nola egin.

espazioa Duten abantaila da motibazioari esker letren idazkeraren ikasketa gauzatzen dutela; nagusiok egiten duguna imitatzea gustukoa baitute. Baina imitazioa ez da bakarrik kopiatzea, funtzioa imitatzea ere bada (nahiz eta "ezer" ez idatzi). Letren grafiaren ikasketa eta praktik horretan oinarrituz ikasiko dute. Galderak eginez ere ikasiko dute baina garrantzitsuena,alegia, testu errealak erabiliz irakastea litzateke, idatziriko testua zerbaitetarako balio duela konturatzeak asko motibatzen baititu.

Idaztea zer den

Testu bat sortzeko prozesu bat jarraitu behar dugu esanahia emateko, zeren eta esanahirik ez badauka, ezin esan dezakegu testua denik.
espazioa
espazioa Gaztelerako "escritura" hitzak esanahi zabala du. Euskaraz, aldiz, idazkera eta idazketa hitzak ditugu zentzu zabal hori adierazteko. Hitz bi hauen artean erlazioa dago, baina bakoitzak bere esanahia du. Hori dela eta, askotan, itzultzaileek lnahasi egiten dituzte.
espazioa
espzaioa Idazkera zentzu tradizionalean bi esanahirekin lotu izan da:
  • Idazte ekintza: Kaligrafia: letra (ikur) batzuk irudikatzea.
  • Ahozko hizkuntza zeinuen bidez transkribatzea.

espzaioa Azken honek, erlazio grafo-fonikoa eskatzen du. Baina erlazio hau ez da biunibokoa, hau da, ez de norabide bikoa (grafia bera fonema/soinu ezberdinak). idazkeraren ikaskuntzan eragina du honek, hezkuntza tradizionalean honi ematen baitzitzaion garrantzia (idazketa ekintzari, mekanikari). Ondoren, fonemen erlazioari (m+a=ma) askoz ere beranduago hasten ziren ideiak azaltzen (Lehen Hezkuntza aldera).

espzaioa Baina testu idatzia ez da bakarrik grafia eta fonemen arteko erlazioa, esanahia ere bada lehen esan dugun moduan. Beraz, bestelako elementuak ere kontutan hartu behar dira. Testu idatziak Tolchisky-ren arabera bi ezaugarri ditu:

  • Ezaugarri formala: idazkera eta honen ezaugarriak (aurreko puntu biak)
  • Ezaugarri instrumentala: Hau da, zerbaitetarako idazten da, esanahi bat komunikatzeko. Ezaugarri hau hizkuntza idatziari dagokio (sistema bezala). Hizkuntza idatziak erabilera soziala du, harremanetarako egina, beraz, esanahia behar du eta helburu batekin idaztzi behar dugu (testuinguru baten barnean: postala, erreklamazioa...) Honek esan nahi du hasieratik esanahia osotasunean harturik, hori izan beharko zela hasieratik irakatsi beharko zena eskoletan.

Arikulu Interesgarria duzue hau: La escritura en el medio escolar: Un estudio en las etapas.

Nola ematen den Irakurketa prozesua

Irakurketa prozesua hainbat moduz eman daiteke: Goranzko eredua, Beheranzko eredua eta Eredu Elkarreragilea ditugu horretarako.

  1. Goranzko eredua: testuan oinarritzen da, hau da, garrantzitsuena testua da eta honen dekodifikazioa. Eredu hoenk lehenik unitate txikienak (letrak) irakasten ditu gero eta zailagoetara habiatuz, unitate global batean amaituz (unitate globala testua litzateke). testua ulertzeko dekodifikatu beharra dago loturen bidez. Metodo honek erabiltzen duen metodoa sinetikoa da, beraz, oinarria alfabetikoa eta fonetikoa da (lehenengo bokalak ikasi "Fonema eta grafiak"). Baina eredu honek bere eragozpenak ditu: Informazio guztia ez da beharrezkoa testua ulertzeko eta zenbait informazio inferitu (suposatzen dena testuinguru arabera) behar da.

  2. Beheranzko eredua: Beheranzko eredua irakurlearengan oinarritzen da, beraz, irakurleak zer dakienari ematen zaio garrantzia. Eredu honetan unitate handienatik unitate txikienaraino burutzen da ikaskuntza. Honek esan nahi du testua ulertzeko aurre ezagupenak, baliabide kognitiboak, izan behar ditugula.

  3. Eredu elkarreragilea: Eredu elkarreragileak gain hartzen ditu aurreko biak. Testuan zein irakurlearengan oinarritzen da; haiei ematen die garrantzia.
  • Testuan ikusten dena gehi irakurleak testuari ematen diona

  • Arlo semantikoaren aurreiritziak irakurketa gidatzen du: aurreiritziak erabiliz egiaztatzeko (Gure aurreiritziak erabiliko ditugu testua aukeratzeko).

  • Irakurlea prozesatzaile aktiboa da, beraz, hipotesiak etengabe eraiki eta egiaztatzen ditu.

  • Ulermena: irakurtzen denaren eta irakurgaiaz dakienaren arteko erlazioa. Egiaztatze mailak: Igarpena, Inferentzia eta Autokontrola.
  1. Igarpena: Hitzek zer esango duten aurreikustea norberaren esperientzian oinarrituta (hipotesia).

  2. Inferentzia: Testuak ematen duen informazioaren arabera gertatuko dena aurreikustea (dedukzioa)

  3. Autokontrola: metakogniziozko estrategia autoebaluatzeko erabiltzen da (hipotesiak eta dedukzioak ez direnean betetzen erabiltzen dugun mekanismoa egiaztatzeko).

espazioa Gai honi buruzko informazio zabalagoa ikusi nahi baduzue "Ulermenezko irakurketa eta DBH-ko eskola testuak" liburuan ikusi daikezue. Horretarako Klikatu hemen.

Kognizio eta pertzepzio jarduerak irakurketan

Ageriko eta ezkutuko informazioak irakurketa baldintzatzen duela esan dugu. Goazen orduan hurreragotik aztertzera informazio mota bi hauek.
a

espazio
a Ikusmena, arinago baten esan dugun moduan, ageriko informazioa hartzeko baliagarria zaigu. Ikusmen estimuluaren arabera informazioa pertzibitu eta aukeratu ondoren burmuinak geuk jarritako helburuen arabera interpretatuko ditu (puntuak, esanhaia, komak...).

espazioa
espazioa Esan dugunez, testu bat irakurri ahal izateko ikusmena ezinbestekoa da. Baina begiak ez daude uneoro informazioa burmuinera bidaltzen. Begiak salto-saltoka dabiltza, baina salto hauetan une batean baino ez dute enfokatzen. Finkatze une hori izango da informazioa hartzen dugun momentua, eta honen bidez lortutako informazioa izango da soilik burmuinera helduko dena. Baina finkatze hori gure jakinduren araberakoa izango da.


  • Eduki luzeagoak duten hitzek, hau da, aditz, adjektibo, izen... finkatze luzeagoak dituzte informazioa eskaintzen baitute.

  • Hitz funtzionalek edo gramatikalek (lokailu, izenorde...) finkatze laburragoa dute.

espazioa Jasotzen dugun informazio kopurua irakurlearen trebetasunaren araberakoa izango da; baita unitate esanguratsuen araberakoa. Honekin esan nahi duguna da zentzudun esaldiak izan behar direla eta ez hitz solteak bakarrik.


espazioa Oroimena, ezkutuko informazioa ematen diguna, kognizio jarduerekin lotzen dugu. Bi oroimen mota daude: berehalako oroimena edo epe laburrerako oroimena eta epe luzerako oroimena. Bien artean osagarriak dira.


  • Berehalako oroimena edo epe laburreko oroimena: Informazio azkarra denez, oso gutxi irauten du memorian. Hauxe da lan egiteko erabiltzen dugun oroimena, erabili ahala desagertu egiten baita (testua interpretatzeko behar dugun oinarrizko oroimena, gordetzen ditugun datuak gutxi batzuk baino ez baitira) berehalako oroimena mugatua delako, bai denboran eta bai informazio kopuruan. Irakurtzean ez ditugu hitzak eta letrak gordetzen, testuaren ideiak, esanahiak... baizik.

  • Epe luzeko oroimena: Informazioa luze irauten du eta gordetzen den informazioa ugaria da (bizitzan ikasitako guztia gordetzen da bertan). Testuaren edukia esanguratsua eta modu ulergarrian antolatzen da (jakintzari esanahia ematen zaio) hau da, niretzat esaguna bada, beste edozerrekin erlazionatu ahal badut, gorde ahal izango dut. Baina Epe luzeko orien honek zein informazio mota gordetzen ditu?

  1. Jakintza paralinguistikoak: Testua banatzeko eta antolatzeko moduari egiten dio erreferentzia (hitzak, esaldiak...). Baita elementu tipografikoak bereizteari (letra mota: beltza, etzana...)

  2. Jakintza grafofonikoak: grafia zelan ahoskatu behar den jakitea. Irakurtzea ez da dekodifikatzea, baina irakurtzeko dekodifikatu beharra dago. Kodearen irakaskuntza testuinguru esanguratsuetaneman behar da beti.

  3. Jakintza morfologiko, sintaktiko eta semantikoak (forma, ordena...)

  4. Testuari buruzko jakintzak: koherentzia(Ekintza- edo ideia-multzo bateko elementuen arteko harmonia logikoa) eta kohesioa

  5. Munduari buruzko jakintzak: dena, dakigun guztia.

2007/04/29

Irakurtzea zer den. Idaztea zer den.

Irakurtzea testu bat ulertzea da eta idaztea, aldiz, testu bat eraikitzea (ekoiztea)
espazioa Solek Irakurtze prozesu honi buruz bere iritzia ematen digu:"Leer es un proceso de interacción ante un lector y un texto. Mediante este proceso el lector intenta satisfacer los objetivos que guian su lectura."
espazioa
espazioa Baieztapen honetan hainbat elementu aurki daitezke: lehenengoa da testua arakatzen duen irakurlea aktiboa dela eta bigarrena da beti irakurtzen dugula helburu bat lortzeko, denok baitaukagu helburu bat, beraz, lortu nahi dugun helburuaren arabera testua interpretatuko dugu.
espazioa
spazioa Horregatik, nahiz eta testuaren edukia berbera izan testu berak interpretazio desberdinak izan ahal dituela esaten dugu. Izan ere, testuak modu ezberdinez ulertzen dira markatutako helburuaren arabera. Laburbilduz, Irakurleak testuaren esanahia eraikitzen du helburuen arabera eta helburuak testuaren esanahia definitzen du.
espazioa
espazioa Helburuen arabera, irakurritako informazioa zehatza edo orokorra izan daiteke. Baina nola jakin noiz den bata eta noiz bestea? Adibidez; listinean telefono zenbaki bat topatzen gabiltzanean, aurkitu nahi dugun informazioa zehatza denez, helburu zehatz baten aurrean aurkituko gara. Aldiz, egunkaria irakurtzean helburua orokorra izango da ez baikabiltza ezer zehatz bilatu nahian.
espazioa
espazioa Beraz, helburuek bi gauza markatzen dute:
  • Testuaren interpretazioa

  • Informazioa zehatza edo orokorra izatea.

espazioa Baina testu baten ulermena zerk baldintzatzen du? Irakurketaren helburua testu bat ulertzea da eta helburuak ulermen maila markatzen du. Testuak irakurtzen ditugunean bi informazio mota jasotzen ditugu: agerikoa eta ezkutukoa.

  1. Agerikoa begietatik sartzen dena litzateke (Itxuen kasuan hatz puntetatik barilleren bitartez)

  2. Ezkutukoa testu idatziaren hizkuntza, gaiari buruzko dugun jakintza eta kodea deszifratzea litzateke (iraurleak jakin behar duena testua bera osotasunean ulertzeko).

espazioa Beraz, testuak ageriko eta ezkutuko informazio dezente izan behar du ulerkorra izateko.

Hona hemen gai honekin interesgarria suerta dakizuen web-orri bat. Bertan euskararen ikaskuntzarako zenbait baliabide agertzen zaizkigu. Haien artean irakurmena eta idazmenari egiten dio erreferentzia.

Umeen Ipuinak Aukeratzen

Umeen ipuinak aukeratzeko orduan hainbat irizpide izan behar ditugu kontutan. Hona hemen batzuk:



zio
  • 0-2 urte bitartean: mundua zentzumenen bidez deskubritzen duten lez, lan horretan lagundu diezaiekeen ipuinak aukeratu beharko ditugu. Liburu horien artean ohialezkoak, bigunak... ditugu.


  • 2-4 urte bitartean: liburua liburu bezala hartuko du. Adin honetan kontzeptu batzuk ezagutzen hasten dira (adibidez; eguzkia, gaua, handia, txikia...). Beraz, adin honetarako aproposak izango diren liburuak kontzeptu hauek lantzen dituztenak izango dira (kolore askotakoak eta letra gutxikoak).


  • 4-7 urte bitartean: adin honetan haurren garapen fisiko-psikikoa ematen den lez, baloreak, portaerak... bereganatzen hasten dira (ongia eta txarra ezberdintzen). Errealitate eta fikzioa nahasten dute, baina logika sinplea garatzen hasten dira. Horregatik esan genezake adin honetarako ipuin aproposak izango zirela:
  1. Amaiera zoriontsuko istorio sinpleak (Adibidez: Teo)

  2. Ipuin klasikoen bertsio "light"-ak (Adibidez: Txanogorritxo)

  3. Walt Disney-ren ipuinak

  4. ...
  • 7-9 urte bitartean: zergatien adina dugu hau, gauza guztien arrazoia bilatzen dute. Adin honetan dena da extremoa (ona, ona da eta txarra, txarra da. Ez dago bitartekorik). Bere logikan ez da erdi punturik ematen. Adin honetarako aproposak deritzagun ipuinak:

  1. "Xola" Bernardo Atxaga

  2. "Nikolas txikia" Gostinny

  3. "Harria sutan" Eduardo Galeano

  4. ...

  • 9-12 urte bitartean: abenturen, zientzia fikzio eta melodramarik gabeko amodio istorioen garaia da hau. Beldurrezko istorioak ere atsegin dituzte.Pertsonaiek rol fijoa dute. Aproposak izango diren liburuak:
  1. "Altxorraren uhartea" Stevenson

  2. "Mafalda" Quino

  3. "Harry Potter"
  4. "Asterix eta Obelix" Goscinny
  • 13tik gorakoentzat: etaparik zailena da hau. Autonomoak dira eta kaleko erreferentziak hartuko dituzte gehinebat. Adin honetan bakoitzak bere gustuko ipuinak hartuko ditu.

Artikulu honekin oraindik dudan bazaudete Alfaguara editorialak liburuak aukeratzen laguntzeko web bat du. Hona hemen web orri horretarako binkuloa.

Idazkera eta Hizkuntza Idatzia


Idazkera tresna litzateke eta hizkuntza idatzia, aldiz, idazkeraren bidez helburu batekin ekoizten dena testuinguru batean.

espazioa

espazioa Hizkuntza idatzia oso garrantzitsua da gainerako tresnak ikasteko, oinarrizko tresna dela esan genezake. Behar besteko trebetasuna izan ezean, zailtasunak izan genituzke ikasketak burutzeko, horregatik, hizkuntza idatzia umeak eskolan izan dezaten porrot eta arrakastekin lotzen da. Behar bezala menperatu ezean gaizki ulertuak suerta dakioke, horren ondorioz, komunikatzeko arazoak izango zituzkeela esan dezakegu. Izan ere, kontuan izan behar dugu hizkuntza idatzia prozesu soziala dela.

Espazioa

Espazioa Zenbait kasutan, eskolara sartzean, umeek ez dute hizkuntz adierazpide hau ezagutzen, baina gaur egun, esan genezake hori aldatuz doala edonon aurki baitezakegu hizkuntza idatzia eta haurrak horretaz ohartu egiten dira.

espazioa

espazioa Hizkuntzen adierazpide mota hau ahozko hizkuntzarekin alderatzen badugu, esan dezakegu ahozkoa era natural batean ikasten dela, ia konturatu gabe (inkontzienteki), eta berriz, hau (hizkuntz idatzia) ikasteko ematen den egoera artifiziala eta programatua dela. Izan ere, ahozko hizkuntza izakiak berez duen ezaugarria edo gaitasuna da. Elkarreraginez garatzen dena. Hizkuntza idatzia, aldiz, gizakiak artifizialki sortutako komunikazio tresna da baina ez da beharrezkoa mundu honetan bizi irauteko.

espazioa

espazioa Idaztean garapen kognitiboa ematen da: sintesiak egiten ditugu, ideiak ordenatu... Idatzi baino lehen zer esango dugun pentsatu behar dugu, baita kontutan izan nori zuzenduta dagoen eta nola adierazi nahi diogun. Horregatik, kontuan izan behar dugu idaztea ez dela bakarrik ahozkoa paper zati batean jartzea (transkribaketa hutsa) baizik eta biak dira sistema linguistiko beraren adierazpide ezberdinak. Hala ere, askotan bien arteko lotura ematen da. Adibidez: Telebistako albisteetan, pelikuletan... Gidoi bat jarraitzen dute, ez da elkarrizketa arrunta.


Hemen gehitzen dizuet Marian Bilbatuak Hik Hasi aldikarian idatzi zuen artikulu interesgarria: "Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak"

2007/04/25

Sarreratxoa


espazioa Gaia lantzen hasi baino lehen, komenigarria deritzot gaur egungo egoeraz eta ustetaz mintzatzea. Adibidez, gaur egun planteatu dezakegun galdera izan daiteke: Ba al dago, gaur egun, pertsona analfabetaturik? Erantzuna erraza ez? Bai; ba daude, eta nire ustetan beti izango da analfabetaturen bat.

espazioa Baina pertsona analfabetatu bat aurkitzeko ez dugu Afrikararte joan behar; hemen, gure lurraldean, gure auzoetan eta segur aski gure kolarrean ere (portalan) analfabetoren bat izango dugu (amonaren bat, imigrateren bat, ijitoak...). Beraz, honekin ondorioztatu dezakeguna da, mundu honetan bizi irauteko ez dela beharrezkoa alfabetatua izatea.

espazioa Oraingoan, zeuon galdera, segur aski, izango da: "Baina zer kontsideratu dezakegu alfabetatua izatea?" Honen inguruan bi teoria ezberdin daudela esan dezaket: lehengo teoria (antzinekoa) eta gaur egunekoa.
  • Lehengo teoria: Irakurtzen eta idazten jakitea.
  • Gaur egungo teoria: bizi duen gizartean arazorik gabe moldatu ahal izateko eta gizartearen beharrizanei erantzuteko ahozko zein idatzizko hizkuntza ulertzen eta ekoizten maila egokia duen pertsona bat izango litzateke.

espazioa Honek, esan nahi du, lehen irakurtzen eta idazten ez zekiten pertsonak analfabetatuak moduan ikusten zirela, baina, hala ere, UNESCOk, analfabetatu eredu bi ezberdindu zituen bigarren mundu gerra ostean: analfabetatu hutsa eta analfabetatu funtzionala.



  • Analfabetatu hutsa: Nekez irakur eta idazten dakien pertsona bat (inoiz eskolara joan ez den pertsona).

  • Analfabetatu funtzionala: Eskolara joan arren, eguneroko bizitzak eskatzen dituen behar izanak asetzeko gai ez den pertsona litzateke.

"Alfabetatzea Euskal Herrian" Hik Hasi aldizkariak kaleratutako artikulu interesgarria duzue hemen begiradatxo bat eman nahi izanez gero.

Jorratuko dudan gaia


Blog honen sorrera unibertsitateko ikasgai baten ondorioa da, beraz, hemen agertuko diren artikuluak hezkuntzarekin zerikusia izango dabe zeharka bada be.

Aukeratutako gaia (Hizkuntz idatziaren eta irakurketaren ikaskuntza) zeuon gustukoa izango delakoan agurtzen zaituztet.

2007/04/18

Nire aurkezpena

Aupa!

Bermeoko Aida naz 21 urte daukadaz eta Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen dodaz Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Aurton 3. mailan nago, beraz, dana ondo badoa ekainerako akabata izango dot karrera hau.

Hona etorri baino lehen, Bermeoko Benito Barruetan ikasi dot Giza eta gizarte zientzietako adar petoa, honekin esan nahi dodana da latinera, grekera... eta horrek guztiak ikasi behar izan dodazela matematika alde batera utzi ahal izateko. Izan ere, matematikan ez naz oso trebea.