2007/04/30

Idaztearen zailtasuna: Hainbat estrategia

Idaztea lan konplexua da. Kognizio eragiketa asko egin behar ditugu testua ulerkorra izateko.


Testu bat idazteak kognizio eragiketa asko eskatzen duen lez, zailtasun batzuk dakartza:
espazioa 1) Kognizio gainkarga gauza asko kontrolatu behar baititugu.
espazioa 2) Estrategia falta
espazioa 3) Automatizazioa (letran ez pentsatu, ideian bakarrik)
espazioa 4) Koordinazioa (planifikazioa)
espazioa 5) Berrikusketa

Irakaslea ere ona izan behar da, askok emaitzari baino ez diote erreparatzen, prozesua alde batera utziz.

espazioa Adibide bat izan daiteke hurrengoa: lehen, gaia besterik ez zitzaien ematen, gaur egun, ordea, gaia eta eskema ematen zaie. Baina irakasle hauek ez dutena ikusten da pertsona bakoitzak bere eskemak jarraitu behar dituela (taldeka zein bakarka) zeren eta eskema hori hizkuntz baten gaitasun linguistikoaren arabera egingo dugu, hau baita mugatzen gaituena.

Honen aurrean (arazo hauen aurrean) estrategia batzuk ditugu:
espazioa a) Egiazko idazkera: erabilera soziala. Hau da, umea motibatu erakutsiz haien lanek zerbaitetarako balio dutela (egiazko testua egiazko testuinguru batean).
espazioa b) Konposizio prozesurako laguntza: testu idatziek ezaugarri instrumentala eta formalari eusten diote.

espazioa Testuaren funtzioa (instrumentala) ikusi nahi badugu testu bat sortu beharko genuke eta umeari esan zertarako egingo dugun, zeintzuk hitzak erabiliko ditugun... hau landu ondoren testuak gauzatzeko gai izango dira (eskema eginda izango genuke) irakasleak arbelean, taldean, bakarka...

espazioa Talde lana oso garrantzitsua da. Batez ere, talde txikiak elkarrengatik ikasteko eta bakoitzak bere ekarpenak aurkezteko aukera gehiago dituztelako. Rol ezberdinak ere banatzen dira.


espazioa Gai honekin interesgarria dirudit Martín Fontecillak idatziriko testua. "Para aprender a escribir"

No hay comentarios: