2007/04/30

Zertarako idazten dugu?

Sortu zaigun arazo bat adierazteko idazten dugu. Arazoa izan daiteke sentimenduak adierazteko beharra.
espazioa
espzaioa Arazo erretoriko horiek (arrazoia) osatuko lukete, arazo erretorioaren lehen gaia. Irakurlea nor den kontuan izanda, zer, nola... idatziko dugun aukeratuko dugu. Baina idatzi horrek helburu bat izan behar du, arazo hori konpontzeko bete behar dena. Aurreko faktore hauek guztien arabera egingo dugu idazketa.
espazioa
espzaioa Idazten ari den testua gauzatu ondoren komunikatzeko elementu batean bihurtuko da. Testua aurreko arazo horri ematen zaion erantzuna litzateke. Osotuz doan elementu idatzi hau idatzi ahala mugatu egiten dela esan dezakegu, bai esanahiari begira eta bai formari begira. Adibidez; "etxe hori" esaten badut hainbat etxeri egin ahal dio erreferentzia, baina "etxe hori, lehen esan dizudana" esaten badut, argi dago zein etxetaz hitz egiten ari nahizen, esanahia mugatzen ari nahiz. formari dagokionez, adibiderik egokiena litzateke kreditu txarteleko paperak betetzen ditugunean agertzen zaigun formatoa. Izena:_________ Abizena:________...
espazioa
espazioa Baina gai bati hitz egiteko beharrezkoa da gai horri buruzko informazio dezente izatea. Nondik ateratzen dugu informazi0 hori ba? Beste artikulu batean esan bezala informazioa ELO-n gordetzen dugu (Epe Luzerako Oroimenean). Gure bizipeneko jakintza nagusiak bertan ditugu gordeta, baita gaiaren edukiak, letren idazkera... Umeek ELO-n oso informazio murriztua dute; haien izena osta-osta idatziko dute. Ia-ia idazkeraren elementu guztiak irakatsi behar dizkiegu, beraz, landu behar dira. Bigarren zailtasuna letrak idaztea litzateke. Baina baita:
  • Arazo motrizeak eta arazo pertzeptibo-motrizeak
  • Kognizio zailtasuna: fonema bakoitzari zein grafema dagokio. Zeinuak nola egin.

espazioa Duten abantaila da motibazioari esker letren idazkeraren ikasketa gauzatzen dutela; nagusiok egiten duguna imitatzea gustukoa baitute. Baina imitazioa ez da bakarrik kopiatzea, funtzioa imitatzea ere bada (nahiz eta "ezer" ez idatzi). Letren grafiaren ikasketa eta praktik horretan oinarrituz ikasiko dute. Galderak eginez ere ikasiko dute baina garrantzitsuena,alegia, testu errealak erabiliz irakastea litzateke, idatziriko testua zerbaitetarako balio duela konturatzeak asko motibatzen baititu.

No hay comentarios: