2007/04/30

Idazten ikasteko faseak

Umeak 3-5 urte bitartean hasten dira idazten. Hala ere, esan beharrean nago adin finkorik ez dagoela idazten ikasteko baina bai ume guztiek fase berdinetatik pasatzen direla.
espazioa
1.maila: idazte ekintza imitatu
Idazte ekintzaren keinuak imitatzen dituzte maila honetan, baita helduek duten grafiaren zenbait ezaugarri formalak ere:
  • Irudirik ez, ikurrak dira.
  • Linealitatea. Lerroak horizontalean egiten dituzte eta ondo mantentzen dituzte.
  • Elementu grafikoen banaketa. Grafiak bareiziak agertzen dira eta bata bestearen ondoan (horrela ikusi dutelako egunkarietan, aldizkarietan,...)

Irudikapen grafikoen elementuen propietatei dagokionez:

  • Borobil, makilatxo, gako eta abarrenkonbinaketak letratzat joko dituzte.

Fase honen hasieran, umeak ez ditu letrak zenbakiak eta irudiak bereizten. Amaieran, ordea, bai.
Ibilbidearen urratsak:

  • "idazkera" bereizgabea: hasiera batean ez ditu marrakia eta idatzia bereizten:
  1. Hasiera batean letra eta zenbakiak nahasten ditu.

  2. Grafia guztiak antzera egiten ditu baina era ezberdinez interpretatzen ditu

  3. Idatzitakoak eta irudikatu nahi duenak harremana dute. TXIMELETA eta lehoia (umeek tximeleta jartzen duen lekuan lehoia irakurriko dute)

  4. Izen eta objetuaren harreman hori modu globalean ulertuko dute. Hitza logograma balitz bezala ikusiko dute. Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereiztu ezta zatitu ere.

  5. Umeentzat idaztea zerrendak idaztea da. Idaztea izenak idaztera mugatuta egongo da.


2.maila: idazkera bereiztuak sortzeko produkzio formalki arautua
espazioa Idatzien ezaugarri formalez interesatuak, letrak bakarrik idatziko dituzte, ez ikurrik ezta zenbakirik ere. Forma grafikoak letra konbentzionaletara hurbiduz doaz pseudoletrak agertuz. Zenbait kasutan letrak alderantziz adierazten dituzte, norabidea ez baitute ondo kontrolatzen oraindik. Lateralitatearekin arazoak izaten dituzte.


Idazkeraren ezaugarriak: kodearen funtzionamenduan 3 hipotesi sortarazten die:
espazioa 1- Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua, zerbait adierazteko gutxienez letra bi behar direla konturatzen dira.
espazioa 2- Barneko aldaeraren hipotesia: ikur kopuru ezberdin asko izan behar dute letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio. Hasiera batean errepertorio txikia dute, euren izenaren letrak baino ez.
espazioa 3- Kanpoko aldaeraren hipotesia: idazki desberdinek gauza ezberdinak adierazteko alde objetiboak eduki behar dituzte (ikur grafikoen ordena aldatu eta ikur grafiko desberdinak erabili, ikur berdinek esanahi berbera adierazten baitute).

espazioa Hainbat letra irudikatzeko gai da eta letren zenbait izen ere ezagutuko ditu, baina balio fonetikorik eman gabe. Maila honetan hitzak logograma bezala ikusten ditu nahiz eta globaltasun horren barruan letrak daudela ohartu.
Ezistitzen ez dena ezin dela idatzi uste dute.

3.maila: hitzaren zatitze silabikoaz sortutako produkzioa
espazioa Fase honetan idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremana duela konturatzen da: idazkia = objetua irudikatzen duten hitzen osagaien bilduma. Umearentzat idazkia ez da hitz globala izango (logograma), hitzen elementuak, letrak identifikatuko dituzte bertan.

espazioa Idatziaren barne egitura ulertzeko hitzaren soinuen analisia (silaba) egin behar du, hitzen eta soinuaren arteko lotura aurkituz: silaba bat = soinu bat = letra bat.
espazioa Honegatik egingo dituen hipotesiak honakoak izango dira:
espazioa - Kantitatezko korrespondentziaren hipotesia: zenbat silaba hainbat letra, baina silaba edozein letraz irudikatuz.
espzaioa - kalitatezko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitza duen soinuren baten grafemarekin idatzi. Erlazioa topatzen saiatzen dira soinuaren arabera (balio fonikoa zein den identifikatu).

Baina honek gatazka kognitiboak eragiten dizkio haurrari:
espazioa - Gutxieneko kantitatea (monosilaboen arazoa): mahaia (ma), zu (u)
espazioa - Letrak errepikatu: patata (aaa).
espazioa -Berdin idazten diren hitz ezberdinak. Kasu hauetan letra bat gehitzen du hitzak desberdintzeko: balea, kalea (aea, aeal).
espazioa - Nahiz eta gauza bat idazten jakin ez, askotan saiatu egingo dira.
espaz
Sarritan ez dugu umeak idatzitakoa ulertuko, horregatik komenigarria da zer jarri duen galdetzea eta guk ondoan idaztea.
espazio
4.maila: hitzaren zatitze silabiko alfabetikoaz sortutako hitzaren produkzioa espazioa Hizkuntz idatzia eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu korrespondentzia aurkituko du fase honetara iristean. Hasiera batean letra bakarra identifikatuko du, baina, maila honetan, grafema bat baino gehiago idazten dute silaba bakoitzeko (kontzientzia fonologikoa harut dutelako).
espazioa
Lehenengo bokal tonikoak irudikatuko ditu (azentodunak) eta hasierako kontsonanteak (Lorea = Lrea). Baina honek problema bikoitza suposatzen du:
espazioa - Fonema guztiak identifikatzea.
espazioa - Fonemak nola idazten diren jakitea.


esSekuentzia guztia ezagutzen ez dutelako edo identifikatzen ez dutelako ez dituzte hitz batzuk osorik idatziko, ez dakizkitenak ez dituzte jarriko. Belarriek jasotzen duten eran idazten dute. Idazkera naturalaren maila.
es
espazioa Normalean hitzen arteko tartea markatuko dute baina ez beti. Hala ere, gutxienez sujetua eta predikatuaren arteko tartea desberdinduko dute. Esan beharra dut ere, entzun ez dutena ere idazteko gai dira baina ikasi dutelako.

espazioa

5.maila: hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzio
espazioa Fase honetan letra eta soinuen arteko korrespondentzia fonetikoaz konturatuko dira, soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarrituta. Badakite soinua eta grafiaren arteko erlazioa zein den.
es
espazioa
Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezakete.
es
espazioa Idazteko estrategia berriak erabiliko ditu, sekuentzia fonetikoak aztertuko dituzte eta sekuentzia horretako unitate fonetiko txikienak ere irudikatuko dituzte (h barne). Honetarako ikur konbentzionalak erabiliko dituzte.
es
Baina aurreko faseetan moduan, honetan ere, arazoak sortzen zaizkie:
espazioa - Silabaren oinarrizko eskemari (kontsonante + bokala) erantzuten ez dioten silabak agertzen direnean.
espazioa - Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik.
espazioa - Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie.

Nahiz eta Lehen hezkuntzako zikloetarako izan, hemen aurkezten dizuet web-orri interesgarri bat. Klikatu

No hay comentarios: