2007/04/30

Ikasketa eta irakurketa esanguratsua

Nork bere esanahia erantsi behar dio jakintzari bere esperientzien bidez. Ikastea ez baita jakintzak pilatzea. Bakoitzak bere ñabardura, bere irudia, bere esanahia eduki behar du kontzeptu bati buruz.

espazioa Jakintza berria zaharraren gainean txertatzen da (eraldatu, koordinatu, erlazionatu). Oinarri bat baldin badaukagu gauzak errazago ikasten ditugu (kontzeptuak), horrela ez bada gauzak nekez ikasiko ditugu eta arinago ahaztuko dira. Horregatik, umeekin ere dakitenetatik hasi behar dugu.

espzaioa Irakaslearen lana bitartekariarena da, honetaz aparte egoerak eskaini behar ditu, ikasleek beraien kabuz jakintza sarea eraiki dezaten. Honi buruzko ikuspuntua ikusteko Vigotsky erabiliko dugu.
VIGOTSKY - estrukturalismoaren oinarria - honen barruan: garapen hurbileko eremuak daude:


  • Garapen errealeko eremua (bere kabuz umeak egin ahal duena).

  • Garapen Hobereneko eremua: beste pertsona baten laguntzarekin egin ahal ditugun gauzak.

espazioa Garapen errealeko eremuaren eta garapen Hoberenaren artean garatzen den tarteari garapen hurbileko eremua esaten zaio. Adibidez: umeak lau hitz irakurtzen ditu (GE) honen GH testu osoa irakurtzea litzateke. Guk laguntzen badiogu eta osoa irakurtzen badu (GE) honen GH liburu osoa irakurtzea litzateke. Garapen hoberena ez da inoiz amaitzen beti eskatzen baita gehiago. Garapen hurbileko eremua honetan ematen den prozesua litzateke.

Hau indibidualki egin behar da bakoitzaren Garapen erreala kontutan hartuz.

Ikaslearen zeregina

Jakintzaren eraikitzaile aktiboa (jakintza ez dator kanpotik, jakintza ez da pilaketa hutsa. Jakintza zaharrak berritu, egokitu, eraldatu).

espazioa Ez dugu pentsatu behar haurrek ez dakitela ezer hizkuntza idatziaz lehen uste zen bezala. Letra inprimatua zer den badakite, baita ahoz esaten den paperean idatzi dezakegula. Guzti hau kontutan harturik irakaslearen lehenengo lana hizkuntza idatziaz zer dakiten aurkitzea da. Identifikatzea zein den garapen errealeko eremua kontutan harturik ume guztientzat ez dela berdina.

espazioa Haurrek, eskolan sartu orduko, hizkuntza idatziari buruzko ideiak eta esperientziak egiten dituzte; askotan okerrak. Kontutan hartu behar dugu dakitena ez dela zuzena osoa eta ez datorrela bat helduok dakigunarekin, baina ideiak izaten hasten dira. Hau inportantea da zeren eta bakarrik ikasiko dute hizkuntza idatzia lantzen baldin eta hau ematen den. Ez dute mozketarik ikusi behar irakurketaz dakitenaz eta eskolan irakatsitakoaren artean. Adibidez: etxean egunkaria ikusten du eta gero gelan fitxak irakurtzen ikasteko esaten diote. Garrantzitsua da beraien jakintza zaharrak erabiltzea jakintza horien gainean berriak eraikitzeko.
Guk emaitza emanez gero, haurrek ezin izango lukete hipotesirik egin eta beraz ez lukete aukerarik izango oker egin dutena ikusteko… emaitza eman baino lehen egoera. Beti gogoratu behar dugu garrantzitsuagoa dela umeek egin ahal diguten galdera guk ikasleei aldez aurretik eman nahi diegun azalpena baino.

Egoerak eskaintzea = material errealak eskaintzea (etxean ikusi dutena: egunkaria, aldizkaria…) material erreala erabiliz haurrak konturatuko dira testuen prozeduraz, ezaugarriez, izenburua jartzen den…

Ondorioa: ikasleak protagonistak izango dira

Idazten eta irakurtzen ikastea prozesu bat da, ibilbide bat, baina ez da prozesu osoa, hurbilpen bat da. Hurbilpen hau ez da bat-batekoa, astiro-astiro doa eta hizkuntza idatziaren ezaugarrietara eta erabilerarantz doa.



Irakurketa esanguratsuari buruz badago "Hik Hasi" aldizkarian Lontxo Oihartzabalek idatziriko artikulu interesgarri bat. Artikulu berean Mari Karmen Irastorzak eta Lone Errazkinek idatziriko beste artikulu interesgarria bat aurkituko duzue "Gure irakurketa eta idazketa prozesua". Benetan interesatuak bazaudete artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.

No hay comentarios: