2007/04/30

Nola ematen den Irakurketa prozesua

Irakurketa prozesua hainbat moduz eman daiteke: Goranzko eredua, Beheranzko eredua eta Eredu Elkarreragilea ditugu horretarako.

  1. Goranzko eredua: testuan oinarritzen da, hau da, garrantzitsuena testua da eta honen dekodifikazioa. Eredu hoenk lehenik unitate txikienak (letrak) irakasten ditu gero eta zailagoetara habiatuz, unitate global batean amaituz (unitate globala testua litzateke). testua ulertzeko dekodifikatu beharra dago loturen bidez. Metodo honek erabiltzen duen metodoa sinetikoa da, beraz, oinarria alfabetikoa eta fonetikoa da (lehenengo bokalak ikasi "Fonema eta grafiak"). Baina eredu honek bere eragozpenak ditu: Informazio guztia ez da beharrezkoa testua ulertzeko eta zenbait informazio inferitu (suposatzen dena testuinguru arabera) behar da.

  2. Beheranzko eredua: Beheranzko eredua irakurlearengan oinarritzen da, beraz, irakurleak zer dakienari ematen zaio garrantzia. Eredu honetan unitate handienatik unitate txikienaraino burutzen da ikaskuntza. Honek esan nahi du testua ulertzeko aurre ezagupenak, baliabide kognitiboak, izan behar ditugula.

  3. Eredu elkarreragilea: Eredu elkarreragileak gain hartzen ditu aurreko biak. Testuan zein irakurlearengan oinarritzen da; haiei ematen die garrantzia.
  • Testuan ikusten dena gehi irakurleak testuari ematen diona

  • Arlo semantikoaren aurreiritziak irakurketa gidatzen du: aurreiritziak erabiliz egiaztatzeko (Gure aurreiritziak erabiliko ditugu testua aukeratzeko).

  • Irakurlea prozesatzaile aktiboa da, beraz, hipotesiak etengabe eraiki eta egiaztatzen ditu.

  • Ulermena: irakurtzen denaren eta irakurgaiaz dakienaren arteko erlazioa. Egiaztatze mailak: Igarpena, Inferentzia eta Autokontrola.
  1. Igarpena: Hitzek zer esango duten aurreikustea norberaren esperientzian oinarrituta (hipotesia).

  2. Inferentzia: Testuak ematen duen informazioaren arabera gertatuko dena aurreikustea (dedukzioa)

  3. Autokontrola: metakogniziozko estrategia autoebaluatzeko erabiltzen da (hipotesiak eta dedukzioak ez direnean betetzen erabiltzen dugun mekanismoa egiaztatzeko).

espazioa Gai honi buruzko informazio zabalagoa ikusi nahi baduzue "Ulermenezko irakurketa eta DBH-ko eskola testuak" liburuan ikusi daikezue. Horretarako Klikatu hemen.

No hay comentarios: