2007/04/29

Irakurtzea zer den. Idaztea zer den.

Irakurtzea testu bat ulertzea da eta idaztea, aldiz, testu bat eraikitzea (ekoiztea)
espazioa Solek Irakurtze prozesu honi buruz bere iritzia ematen digu:"Leer es un proceso de interacción ante un lector y un texto. Mediante este proceso el lector intenta satisfacer los objetivos que guian su lectura."
espazioa
espazioa Baieztapen honetan hainbat elementu aurki daitezke: lehenengoa da testua arakatzen duen irakurlea aktiboa dela eta bigarrena da beti irakurtzen dugula helburu bat lortzeko, denok baitaukagu helburu bat, beraz, lortu nahi dugun helburuaren arabera testua interpretatuko dugu.
espazioa
spazioa Horregatik, nahiz eta testuaren edukia berbera izan testu berak interpretazio desberdinak izan ahal dituela esaten dugu. Izan ere, testuak modu ezberdinez ulertzen dira markatutako helburuaren arabera. Laburbilduz, Irakurleak testuaren esanahia eraikitzen du helburuen arabera eta helburuak testuaren esanahia definitzen du.
espazioa
espazioa Helburuen arabera, irakurritako informazioa zehatza edo orokorra izan daiteke. Baina nola jakin noiz den bata eta noiz bestea? Adibidez; listinean telefono zenbaki bat topatzen gabiltzanean, aurkitu nahi dugun informazioa zehatza denez, helburu zehatz baten aurrean aurkituko gara. Aldiz, egunkaria irakurtzean helburua orokorra izango da ez baikabiltza ezer zehatz bilatu nahian.
espazioa
espazioa Beraz, helburuek bi gauza markatzen dute:
  • Testuaren interpretazioa

  • Informazioa zehatza edo orokorra izatea.

espazioa Baina testu baten ulermena zerk baldintzatzen du? Irakurketaren helburua testu bat ulertzea da eta helburuak ulermen maila markatzen du. Testuak irakurtzen ditugunean bi informazio mota jasotzen ditugu: agerikoa eta ezkutukoa.

  1. Agerikoa begietatik sartzen dena litzateke (Itxuen kasuan hatz puntetatik barilleren bitartez)

  2. Ezkutukoa testu idatziaren hizkuntza, gaiari buruzko dugun jakintza eta kodea deszifratzea litzateke (iraurleak jakin behar duena testua bera osotasunean ulertzeko).

espazioa Beraz, testuak ageriko eta ezkutuko informazio dezente izan behar du ulerkorra izateko.

Hona hemen gai honekin interesgarria suerta dakizuen web-orri bat. Bertan euskararen ikaskuntzarako zenbait baliabide agertzen zaizkigu. Haien artean irakurmena eta idazmenari egiten dio erreferentzia.

No hay comentarios: