Ageriko eta ezkutuko informazioak irakurketa baldintzatzen duela esan dugu. Goazen orduan hurreragotik aztertzera informazio mota bi hauek.
a
espazio
a Ikusmena, arinago baten esan dugun moduan, ageriko informazioa hartzeko baliagarria zaigu. Ikusmen estimuluaren arabera informazioa pertzibitu eta aukeratu ondoren burmuinak geuk jarritako helburuen arabera interpretatuko ditu (puntuak, esanhaia, komak...).
espazioa
espazioa Esan dugunez, testu bat irakurri ahal izateko ikusmena ezinbestekoa da. Baina begiak ez daude uneoro informazioa burmuinera bidaltzen. Begiak salto-saltoka dabiltza, baina salto hauetan une batean baino ez dute enfokatzen. Finkatze une hori izango da informazioa hartzen dugun momentua, eta honen bidez lortutako informazioa izango da soilik burmuinera helduko dena. Baina finkatze hori gure jakinduren araberakoa izango da.
- Eduki luzeagoak duten hitzek, hau da, aditz, adjektibo, izen... finkatze luzeagoak dituzte informazioa eskaintzen baitute.
- Hitz funtzionalek edo gramatikalek (lokailu, izenorde...) finkatze laburragoa dute.
espazioa Jasotzen dugun informazio kopurua irakurlearen trebetasunaren araberakoa izango da; baita unitate esanguratsuen araberakoa. Honekin esan nahi duguna da zentzudun esaldiak izan behar direla eta ez hitz solteak bakarrik.
espazioa Oroimena, ezkutuko informazioa ematen diguna, kognizio jarduerekin lotzen dugu. Bi oroimen mota daude: berehalako oroimena edo epe laburrerako oroimena eta epe luzerako oroimena. Bien artean osagarriak dira.
- Berehalako oroimena edo epe laburreko oroimena: Informazio azkarra denez, oso gutxi irauten du memorian. Hauxe da lan egiteko erabiltzen dugun oroimena, erabili ahala desagertu egiten baita (testua interpretatzeko behar dugun oinarrizko oroimena, gordetzen ditugun datuak gutxi batzuk baino ez baitira) berehalako oroimena mugatua delako, bai denboran eta bai informazio kopuruan. Irakurtzean ez ditugu hitzak eta letrak gordetzen, testuaren ideiak, esanahiak... baizik.
- Epe luzeko oroimena: Informazioa luze irauten du eta gordetzen den informazioa ugaria da (bizitzan ikasitako guztia gordetzen da bertan). Testuaren edukia esanguratsua eta modu ulergarrian antolatzen da (jakintzari esanahia ematen zaio) hau da, niretzat esaguna bada, beste edozerrekin erlazionatu ahal badut, gorde ahal izango dut. Baina Epe luzeko orien honek zein informazio mota gordetzen ditu?
- Jakintza paralinguistikoak: Testua banatzeko eta antolatzeko moduari egiten dio erreferentzia (hitzak, esaldiak...). Baita elementu tipografikoak bereizteari (letra mota: beltza, etzana...)
- Jakintza grafofonikoak: grafia zelan ahoskatu behar den jakitea. Irakurtzea ez da dekodifikatzea, baina irakurtzeko dekodifikatu beharra dago. Kodearen irakaskuntza testuinguru esanguratsuetaneman behar da beti.
- Jakintza morfologiko, sintaktiko eta semantikoak (forma, ordena...)
- Munduari buruzko jakintzak: dena, dakigun guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario