2007/04/30

Irakurtzen ikasteko faseak

Umeari irakurtzen erakutzi behar zaio; ikaskuntza prozesu horretan hiru fase daude. Faseak erlazionatuta egon arren guk jakin behar dugu zein den umearen garapen erreala. Fase hauek umearen diagnosia egiten lagunduko digute. Ikusi behar dugu zein fasean dagoen edo zein fase artean eta ondoren horren arabera aktibitateak planifikatu.



Idazle guztiak ez datoz bat fase hauekin baina denak uste dute hiru aldi daudela irakurtzen eta idazten ikasteko.

FRITH (1938) : irakurtzen ikasteko aldiak 3 (gehien zabaldu dena hau da)
FERREIRO eta TEBEROSKY (1979 1999) : 5 fase bereizten dituzte. Hauen sailkapena 4-7 urte bitarteko haurren idazketa interpretatzeko, ulertzeko, sailkatzeko balio zaigu. Berauek idatziriko lanak “Los sistemas de escritura en el desarrollo del niño” eta “Psicopedagogia de la lectura y la escritura”.

Irakurtzen ikasteko faseak (planteamendu hauetan ez da adinik markatzen, umearen araberakoa da)

espazioa Fase logografikoa (hitzak identifikatu): haurrak mundu idatziaz interesa ikusten duenean hasten da fase hau (imitazioak egiten hasten dira). Fase honek bi ezaugarri ditu:


  • Badakite hitzek esanahia dutela eta idatzitakoa ahoz esan ahal dela eta alderantziz.

  • Hitzak modu globalean irakurtzen dituzte (irudiak/ikurrak logograma bezala identifikatzen ditu)

espzaioa Honek bere irakurmena mugatzen du dakienera soilik, umeak ez dakielako dekodifikatzen. Ipuin, marrazki bizidun, lagun, janari poteen... izenak identifikatuko ditu baina bakarrik hitz horiek aurretik azaldu badizkiogu (irudiak osotasunean baldin eta adez aurretik hitz horien esanahia azaldu badiogu); buruz ikasitakoak badira.


espazioa Helburu bat lortzeko erabiltzen dituzten estrategiak: ez ditu hitzak deszifratzen (gai ez delako) baina hitzak aurkitu eta identifikatuko ditu baldin eta esanahia ezagutzen badu. Askotan, antzekoak direnean, hasieran nahastu egiten dituzte. Adibidez: Jasone/Josune. Testuinguruaren ezaugarriak ere kontutan izango ditu logografia horiek desberdintzeko. Honela lortzen ez badu galdetu egingo du.

espazioa Metodoa: imiotazioaren “eraginez” badakite irakurtzeko burua mugitu behar dela. Baita altuz edo ixilik egin daitekeela, beraz, eurek ere, beraien irakurketetan berdin egingo dute. Altuz irakurriko dutena, batez ere, dakiten pasarteak izango dira (zenbait ipuinen irudiak eta letrak erlazionatuta daudela konturatuko dira) eta atzamarraz markatuko dute zer dauden irakurtzen (hasieran saioak egingo ditu atzamarra eta ahotzaren arteko abiadura antzekoa izan dadin). Orrialdeak ete pasatuko ditu eta idatzita egon zitekeen antzeko zerbait irakurtzeko gai dira (behin eta berriz entzundako ipuinetan, adibidez).

espazioa Motibazioa: egiten dituzten irakurketen imitazioak oso motibagarriak ikusten dituzte. Gainera imitazioa ekintza sozial baten barneratze prozesuaren adierazgarria da.

Fase alfabetikoa (fonemak, kodea, grafia aurkitzea): fasen honetan kontzientzia fonologikoa garatzen da. Hauek ikur idatzien dekodifikazioa ahalbidetuko die. Badaki fonemak elkartu ahal direla esanahiak aurkitzeko. Hitzen soinuak (irudikatzen dituzten letrak) hitz bakoitzean hurrenkera (ordena) jakin batean agertzen direla. Hurrenkera hori aldatuz gero, hitzaren esanahia ere aldatzen da.
Adibidez: txiro – txori.

Fase honetako ezaugarriak: badaki esanahia aurkitzeko letrak dekodifikatu behar dituela (grafiaz-grafia); horretarako grafia bakoitzaren soinua identifikatu behar du eta hurrenkeraz ohartu. Honen ondorioz, testuinguruaz gain, elementu grafikoen ezaugarriak kontutan hartuko ditu. Honek autonomia gehiago ematen dio umeari, inori galdetu barik identifikatuko baititu hitzak eta esaldiak. Ezagutzen ez dituen hitzak ere esateko/irakurtzeko gai izango da grafiak bereizten baititu.

Arazoak: gehienetan arazoak ematen dira p, d, b, ts, tz, tx... hizkien artean. Horren ondorioz berdin irakurtzen ditu labur eta lapur (nahastu ditzake).

Kasu honetan galdera ez da izango “Zer da?” baizik eta “Zer esan nahi du..?”. Dena den, oraindik, testu osoa ulertzeko nagusien laguntza eta eredua beharko du. Hala ere, esanahi osoko unitateak irakurtzeko gai da (testu txikiak).


Fase Ortografikoa: Fase honetan irakurketa umeentzat testua ulertzea da, testuaren ulermen globala. Irakurtzea ez da testua dekodifikatzea bakarrik, irakurtzen dutenaren esanahia bilatuko dute. Fase honetan hitzen barruko grafietan jartzen dute beraien atentzioa.


Fase ortografikoan morfematan (esanahia duten unitaterik txikienatan) jartzen dute beraien atentzioa. Badakite hitzetan esanahiak topa ditzaketela eta hauek aldatuz gero, esanahia aldatzen dela. Beraz, beraien irakurketaren helburua esanahia aurkitzea izango da.


Fase honen ezaugarriak:

  • Testuinguru semnatikoak: badakite testuinguru desberdinetan hitz berberak esanahi desberdinak izan ditzakeela.

  • Testuinguru sintaktikoak: hitz batek funtzio sintaktiko ezberdin bete ahal dituela testuinguruaren arabera. Adibidez: "Zuri"= izena, adjektibo...

  • Hitzen ezaugarriak

  • Letren identitatea eta hurrenkera, baldin eta zentzua duten unitateetan biltzen badira.

Umeak erabiliko duen estrategia hurrengoak izango da:

  • Dekodifikazioa eta irakurketa globala: dekodifikazioa eta letren hurrenkerarekin jarraituko du esanahia topatu nahian.

ESANAHIA da fase honetako hitz gakoa. Aurreikusi daitekeen moduan, beraz, testu osoaren esanahi globala aurkitzeak motibatuko du umea.


Santillanak irakaslearentzako koadernilo batean Faseak zeintzuk diren azaltzen digu (gazteleraz).

No hay comentarios: