2007/04/30

Hizkuntza idatziaren ikaskuntza Konstruktibismoaren ikuspuntutik

Orain arte (tradizionalki) elementu mekanikoei eman zaie garrantzia (irakurtzea = dekodifikatzea; eta idaztea = moduari).

espazioa Baina zer da idaztea eta irakurtzen ikastea? Ez da ariketa gutxi edo asko egin ondoren gertatzen dena, baizik eta prozesu baten emaitza. Orain arteko ustea jarduera batzuk errepikatzearen ondorioz ikasi egiten dela izan da. Baita testuingurutik kanpo egiten bazen ere. Horrelako ikasketa mota guztiek oinarrian teoria konduktibistak izan dituzte (hastapena: estimulu bati erantzun egokia ematea, erantzuna egokia eman ezean ZIGORRA, horrela hainbat saiakera erantzun egokia eman arte).

espazioa Gaur egungo teoriak beste bide batetik doaz; kontruktibismoatik hain zuzen ere. Konstruktibismoa ekarpen handienetarikoa da. Irakasle eta ikasleen zereginak eta rolak eraldatzea suposatzen baitu.

Zer da irakaslea metodo konstruktibistan?

Baliabideak eta egoerak eskaintzen dituen bitartekaria, jakintza ez baita kanpotik jasotzen den gauza bat, baizik eta ikasleek eraikitzen dutena. Horregatik ikaslearen zeregin nagusia ez da jakintzak pilatzea, jakintzak eraikitzea baizik.
Horretarako, ikasleak, jarrera aktiboa eduki beharko du.

Ikastea ez da jakintzak pilatzea baizik eta jakintza gaiaren irudikapen bat egitea, hau da, ikasgaia edo ikasi nahi denaren irudikapena; bakoitzak eraikitzen duena. Adibidez: zuhaitza: nik ezin dut zuhaitza sortu. Bakoitzak egin behar du bere irudikapena.

Nik jakintza gaien irudikapen ezberdinak egiten ditut, baina gero elementu guztiak elkartu eta jakintza sarea egiten dut. Hori izango da pertsona baten egitura kognitiboa.

Ikasle bakoitzak sare hori nork bere erara osatuko du. Ez dago modu bat eta bakarra egiteko; ondorioz, ikasle bakoitzak bere egitura kognitiboa edukiko du.

Sarea eraikitzeko prozesua: gauza bat ikasteko jakintzagai batera hurbiltzen naizenean ni hurbiltzen naiz dakidan guztiarekin eta gauza berri hori nire jakintza sarean txertatuko (sartuko) dut aurrekoarekin erlazionatuz. Txertatze horretan gauza bi gerta daitezke:
espazioa 1) Nirearekin bat etorri al da: inolako arazo gabe sortu ahal dut aurreko jakintzekin.
espazioa 2) Nirearekin ez dator bat: orduan arazo bat dago, jakintza sarea egokitu, eraldatu egin behar dut. Beti ere kontutan hartu behar da ikastea elementu berriak besteekin erlazionatzea dela. Honek esan nahi du bakoitzak bere maila duela eta jakintzenganako hurbilketa ere modu ezberdinez egin ahal dela, ez dago jakintza bat eta bakarra.


Irakaskuntza modelo ezberdinak Wikipedian azalduta dituzue. Zuzenean joateko klikatu hemen

espazioa Interesgarria izan daiteke ere Eusko Jaurlaritzak eta Habek kaleratutako boletina: Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua. Ikusteko Klikatu hemen.

No hay comentarios: