2007/04/29

Idazkera eta Hizkuntza Idatzia


Idazkera tresna litzateke eta hizkuntza idatzia, aldiz, idazkeraren bidez helburu batekin ekoizten dena testuinguru batean.

espazioa

espazioa Hizkuntza idatzia oso garrantzitsua da gainerako tresnak ikasteko, oinarrizko tresna dela esan genezake. Behar besteko trebetasuna izan ezean, zailtasunak izan genituzke ikasketak burutzeko, horregatik, hizkuntza idatzia umeak eskolan izan dezaten porrot eta arrakastekin lotzen da. Behar bezala menperatu ezean gaizki ulertuak suerta dakioke, horren ondorioz, komunikatzeko arazoak izango zituzkeela esan dezakegu. Izan ere, kontuan izan behar dugu hizkuntza idatzia prozesu soziala dela.

Espazioa

Espazioa Zenbait kasutan, eskolara sartzean, umeek ez dute hizkuntz adierazpide hau ezagutzen, baina gaur egun, esan genezake hori aldatuz doala edonon aurki baitezakegu hizkuntza idatzia eta haurrak horretaz ohartu egiten dira.

espazioa

espazioa Hizkuntzen adierazpide mota hau ahozko hizkuntzarekin alderatzen badugu, esan dezakegu ahozkoa era natural batean ikasten dela, ia konturatu gabe (inkontzienteki), eta berriz, hau (hizkuntz idatzia) ikasteko ematen den egoera artifiziala eta programatua dela. Izan ere, ahozko hizkuntza izakiak berez duen ezaugarria edo gaitasuna da. Elkarreraginez garatzen dena. Hizkuntza idatzia, aldiz, gizakiak artifizialki sortutako komunikazio tresna da baina ez da beharrezkoa mundu honetan bizi irauteko.

espazioa

espazioa Idaztean garapen kognitiboa ematen da: sintesiak egiten ditugu, ideiak ordenatu... Idatzi baino lehen zer esango dugun pentsatu behar dugu, baita kontutan izan nori zuzenduta dagoen eta nola adierazi nahi diogun. Horregatik, kontuan izan behar dugu idaztea ez dela bakarrik ahozkoa paper zati batean jartzea (transkribaketa hutsa) baizik eta biak dira sistema linguistiko beraren adierazpide ezberdinak. Hala ere, askotan bien arteko lotura ematen da. Adibidez: Telebistako albisteetan, pelikuletan... Gidoi bat jarraitzen dute, ez da elkarrizketa arrunta.


Hemen gehitzen dizuet Marian Bilbatuak Hik Hasi aldikarian idatzi zuen artikulu interesgarria: "Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak"

No hay comentarios: