2007/04/30

Nola ematen den idazketa prozesua

Idazketa prozesua zer edo zer adierazi nahi dugunean martxan jartzen dugu. Beste artikuluetan esan dugun bezala arazo bati irteera emateko eta helburu bat lortzeko.



espazioa Hau aurrera eramateko pausu batzuk jarraitu beharra dugu adierazi nahi duguna ondo idazten eta azaltzen dugula ziurtatzeko. Pausuak hurrengo hiru hauek dira:


Planifikazioa: zer idatzi eta nola idatzi antolatu (tonua, hizkuntza...). irudikapena modu askotan egin daiteke, baina ohikoena da paper batean eskema bat egitea (ideiak, sekuentziak antolatu), hau da, zirriborroa. Beraz, hau da idazketaren unerik garrantzitsuena ideiak behar bezain ondo idazteko (koherentzia eta kohesioa mantenduz). Hori da guk irakatsi beharko dieguna.

espazioa Honetarako mekanismoak: zerrendak, mapa kontzeptualak... hauek gauzatzeko epe luzeko oroimenean dugun informazioa erabiliko dugu ideiak sortzeko. Baina baliagarri zaizkigun ideiak bakarrik erabiliko ditugu eta ondoren antolatu egingo ditugu (antzekotasunen arabera, erlazioaren arabera, ...). ahal dugu orokorrean azaldu ideia txiki (zehatz) batera heldu arte edota alderantziz (ideiaren adibide txiko batetik – orokorrera). Hau da, informazioa indukzioz edota dedukzioz azaldu dezakegu.

Zelan idatziko dudan zehazteko helburu batzuei erreparatu beharko diot. Prozedurazkoak edota edukizkoak.
Nola idatziko dut? Barregarria – objektiboa – beldurgarria... agurra jarriko dut, zein tonu erabiliko dut?... aurretik pentsatutakoa helburu batzuen arabera era batera edo bestera adierazi beharko dugu hartzailea kontutan izanda. Hau guztia HH egin behar da lehenengo egunetik.

Idaztea: testu bat ulergarri bihurtu. Era biko jakintzak erabiltzen ditugu:

  • Behe mailakoa: jakintzak (idazkerarekin lotzen direnak): hitzak osatu, testua fisikoki egituratu.

  • Goi mailakoa: osagarri lexiko-semantikoa, hitzen esanahia, koherentzia, adizkiak (hipotetikoa, indikatiboa...), kohesio elementuak (baliabide linguistikoak: zeintzuk erabili).

Berrikusketa: osorik edo zatika egin behar da ahal izanez gero. Behin eta berriz egin behar da. Hau da, amaieran soilik egitea ez da nahikoa; idazten gaudela ikusi behar dugu. Behin amaituta testua berrikusketarekin interpretatu egiten baitugu (idazle izatetik irakurle izatera pasatzen gara) horrela ziurtatuz esan nahi duguna adierazten dugun. Berrikusketarako beti aldatzen dugu zerbait (orain ez bada, hilabete batzuk barru).

espazioa Kontutan izan behar dugu idazketak planifikazioa eta berrikuzketak berarekin dakartzala. Ahozkoan hori ez da gertatzen. Ahozkoan bat-bateko zuzenketak soilik egin ditzakegu, baina guk esandako gauza bera inoiz ezin izango dugu aztertu desagertu egiten baita momentuan (grabaketarik ez badago).

Eskolan berrikusketak banaka zein taldeka egin daitezke ahoz.

Baina, zer da berrikusi behar dena? Lehenago landutako urrats guztiak aztertu (ea edukiak azaldu diren), helburua bete dugun edo ez ikusi, irakurleak ulertuko duen aztertu:...


  • Ideiak txarto azaldu ote ditugun

  • Irakurleak ez du guk espero beste jakintza

espazioa Koherentea bada testua, kohesioa duen, adierazpen linguistiko egokiak erabiltzen ditugun, estiloa egokia den, hizkuntzaren zuzentasuna eta ortografia (ergatiboak, erdarakadak, ...).


Espazioa Pausu guzti hauek arautzen monitorea dugu. Baina zer da monitorea?



Monitorea: idazten gauden bitartean martxan dago (adibidez: idatzi ahala atzera egiten dugu zerbait aldatzeko). Monitoreak aukeratzen du zenbat denbora eman ariketa batekin. (Adibidez: idazlan bat 30 minututan egin behar badut, ez ditut emango 25 minutu eskema egiten. Bestela amaitzeko denborarik ez dut izango).



"La comprensión y la composición del discurso escrito desde el paradigma histórico-cultural" Gerardo Hernández Rojas-ek idatziriko artikuluak honi buruz ematen duen informazioa interesgarria ikusten dut benetan gai honetan interesatuak zaudeten guztiontzat.

No hay comentarios: