2007/04/29

Umeen Ipuinak Aukeratzen

Umeen ipuinak aukeratzeko orduan hainbat irizpide izan behar ditugu kontutan. Hona hemen batzuk:



zio
  • 0-2 urte bitartean: mundua zentzumenen bidez deskubritzen duten lez, lan horretan lagundu diezaiekeen ipuinak aukeratu beharko ditugu. Liburu horien artean ohialezkoak, bigunak... ditugu.


  • 2-4 urte bitartean: liburua liburu bezala hartuko du. Adin honetan kontzeptu batzuk ezagutzen hasten dira (adibidez; eguzkia, gaua, handia, txikia...). Beraz, adin honetarako aproposak izango diren liburuak kontzeptu hauek lantzen dituztenak izango dira (kolore askotakoak eta letra gutxikoak).


  • 4-7 urte bitartean: adin honetan haurren garapen fisiko-psikikoa ematen den lez, baloreak, portaerak... bereganatzen hasten dira (ongia eta txarra ezberdintzen). Errealitate eta fikzioa nahasten dute, baina logika sinplea garatzen hasten dira. Horregatik esan genezake adin honetarako ipuin aproposak izango zirela:
  1. Amaiera zoriontsuko istorio sinpleak (Adibidez: Teo)

  2. Ipuin klasikoen bertsio "light"-ak (Adibidez: Txanogorritxo)

  3. Walt Disney-ren ipuinak

  4. ...
  • 7-9 urte bitartean: zergatien adina dugu hau, gauza guztien arrazoia bilatzen dute. Adin honetan dena da extremoa (ona, ona da eta txarra, txarra da. Ez dago bitartekorik). Bere logikan ez da erdi punturik ematen. Adin honetarako aproposak deritzagun ipuinak:

  1. "Xola" Bernardo Atxaga

  2. "Nikolas txikia" Gostinny

  3. "Harria sutan" Eduardo Galeano

  4. ...

  • 9-12 urte bitartean: abenturen, zientzia fikzio eta melodramarik gabeko amodio istorioen garaia da hau. Beldurrezko istorioak ere atsegin dituzte.Pertsonaiek rol fijoa dute. Aproposak izango diren liburuak:
  1. "Altxorraren uhartea" Stevenson

  2. "Mafalda" Quino

  3. "Harry Potter"
  4. "Asterix eta Obelix" Goscinny
  • 13tik gorakoentzat: etaparik zailena da hau. Autonomoak dira eta kaleko erreferentziak hartuko dituzte gehinebat. Adin honetan bakoitzak bere gustuko ipuinak hartuko ditu.

Artikulu honekin oraindik dudan bazaudete Alfaguara editorialak liburuak aukeratzen laguntzeko web bat du. Hona hemen web orri horretarako binkuloa.

No hay comentarios: